Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
943 213 308
Zure mahaikideak txundituta utzi Sagardo sangriarekin
Bar TeresatxoBar TeresatxoZure mahaikideak txundituta utzi Sagardo sangriarekin
Eguberrietako data seinalatuak hurbiltzen doazen heinean, edonor harrituko duen sangria tradizionalaren aldaera zoragarri hau aurkezten dizuegu. Ez galdu! Zure mahaikide guztiak txundituta uzteko aukera paregabea da! Hemen duzu errezeta.
Elaborazio zoragarri honetan hainbat osagai orekatu beharko ditugu. Horregatik, errezetan proposatutako neurriak egokitu beharko ditugu. Hala egiten ez badugu, zapore batzuk besteen gainetik geratuko dira eta mahaikideek ez dituzte edariaren ñabardura guztiak bere osotasunean hautemango. Hori esanda, jarraian osagaien zerrenda topatuko duzue:
Sagardo botila bat.
4 edo 5 zatitan zatitutako sagarra.
Laranja edo limoi zukua.
Fruta eta sagardoaren ukitu azidoari aurre egiteko azukrea: 2 eta 5 koilarakada artean beharko dituzu.
Aukeran likore pixka bat gehi geniezaioke, ahal den heinean gozoa hobe.
Izotzak, nahasketa freskatzeko.
Lehenik eta behin, dena prestatuko dugu: nahasketa, frutak eta gainerako osagaiak doazen ontzi batean, eskura izan eta erraz topatzeko.
Ondoren, fruta ondo garbituko dugu eta zuzenean nahasketara botako dugu. Horretarako, uretatik pasa eta zatitu egingo dugu, osagaien zerrendan adierazi dugun bezala.
Aurreko urrats hauek eta gero, sagardoa azukrearekin nahastuko dugu, eta eskura dugun likoreren bat gehitzeko aprobetxatuko dugu. Nahasketa horretan ere fruta isuriko dugu.
Ostean, nahasketa osoa lasai mugituko dugu eta edaria jalkitzen utziko dugu, dena ondo nahastu arte behintzat.
Edariari izotz pixka bat ezarriko diogu, eta dagoeneko edari izugarria izango dugu eskuartean.
“Probatu errezeta zoragarri hau. Zure lagun eta senideak txunditutak utziko dituzu!”