Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
943 213 308
Tip gastronomikoak 2021 urteari begira
Bar TeresatxoBar TeresatxoTip gastronomikoak 2021 urteari begira
Gabonen ostean, errealitatera itzuli behar gara. Ez da batere erraza gure kontsumo-ohiturak berreskuratzea, baina ahalegin pixka bat egiten badugu, gure eguneroko ohiturak bideratu ahal izango ditugu.
Lanera itzultzea, topatzen ditugun auto-ilarak eta eguneko hainbat gertaera gure errutinaren parte dira, eta gure betebeharra da hauek ahalik eta hoberen jasatea.
Hala, horrelako ariketetan dieta on batek berebiziko garrantzia izan dezakeela azpimarragarria da, egunerokotasun osasungarri baten oinarriak finkatzen lagunduko baitigu.
Gorputzak orden bat jarraitzea ezinbestekoa da, geldiera luze baten ondoren batez ere; izan ere, aldi horietan kilo batzuk hartu edota kasu batzuetan galdu ohi ditugu.
Beraz, zure asteko menuak planifikatzea gomendatzen dizugu: baliatu despentsa, hozkailua eta izozkailua hutsik daudela urte berri honetan ondo hasteko.
Har ezazu zure asteroko menuak idazteko ohitura. Asteko erosketak egiten lagunduko dizu eta ez zara tentazio txikietan eroriko.
Egin familia osoak gustuko dituzuen eta berraprobetxatzeko modukoak diren platerak.
Baloratu elikagai mota bakoitzaren kontsumo-maiztasuna. Horrek ere zein diren ezinbestekoak diren produktuak ondorioztatzen lagunduko dizu.
"Egunerokotasunean jarraitu tip hauek eta konbinatu TERESATXO-ko menuarekin"