×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Taberna edo jatetxe batean garagardoa eskatzeko modu desberdinak

Bar TeresatxoBar TeresatxoTaberna edo jatetxe batean garagardoa eskatzeko modu desberdinak

Edari bera den arren, garagardoak eskualde bakoitzean izen bat jaso izan du. Hurrengo termino hauek topatu ditzakegu herrialde ezberdinetan gaudela:

Tamainaren arabera...
Sailkapen nagusietako bat zure garagardorik gogokoena zein ontzian zerbizatzen dizutenaren araberakoa da, hau da, kantitate eta tamainaren araberakoa.

  • 100 eta 140 ml artean: neurri horri Galizian, Errioxan eta Gaztela eta Leon iparraldean "corto" deitzen zaio; Aragonen, halaber, "Penaltia". Are bereziagoa da Euskal Herriko kasua, "Zurito" hitza erabiltzen da. Termino hau Kordobako toreatzaile ezagun baten izenetik dator, beren zaleek asmatu bait zuten.
  • 200 ml-koa: taberna batean garagardo bat eskatzeko orduan "kaña" da gehien erabiltzen den izena. Hala ere, eremuaren arabera kantitatea zertxobait alda daiteke. Normalena 200 ml-ko edalontzi bat zerbitzatzea da ohikoena.
  • Neurri ohikoena 333 ml-koa da: neurri honetarako garagardoei "doble", "Mediana" edo "media" bezala ezagutzen ditugu Madril, Katalunia edo Asturiasko tabernetan.
  • Partekatzeko, 1000 ml-koa hobe: "Litro" edo "litrona" hitza erabiltzea da ohikoena litro batez ari garenean, baina ez dira bakarrak. Hala ere, Madrilen "Mini" dugu, "Xibeca" Katalunian, "Cachi" Gaztela eta Leonen eta Asturiasen, "Katxia" Euskadin eta "tankea" Kantabrian.

Pitxer motaren arabera...
Ontziak ere garrantzi handia du garagardoa izendatzerakoan. Garagardoa deitzeko modu guztiak ezagutzen dituzula uste duzu?

  • Garagardo botilei "tercio" (333 ml) eta "quinto" (200 ml inguru) deitzen zaie. Madrilgo zonaldi batzuetan, azken horiei "botijo" ere esaten zaie. Gainera, "cuarto" (250 ml) ere erabiltzen da, baina azken hau ohikoagoa da supermerkatuetan tabernetan baino.
  • Freskagarri-edalontzi batean zerbizatzen denean, "tubo" izendatzen da.
  • "Jarra edo pitxarra" ontziaren izenarekin lotutako garagardoari deitzen diogu.
  • Andaluzian, garagardoz beteriko sagardo edalontzia "maceta" bezala ezagutzen da eta Madrilen ia litro bateko edukia duten "minis" aurki ditzakezu.

Konbinatuaren arabera...
Eta zer gertatzen da garagardoa beste produktu batekin konbinatzen dugunean? Bada izenak ere bat egingo duela nahasketa honekin.

  • "Clara" garagardoaz ari garenean, ez gara Heidiren lagunaz ari, kasu honetan gaseosa duen garagardoaz arituko gara.
  • Toki batzuetan, baliteke limoiarekin zerbitzatzea, hala nola Katalunian, Valentzian edo Murtzian oso ohikoa izaten da hau.
  • Limoidun garagardoari, Kantabrian, Nafarroan eta Euskal Herrian, "lejia" edo "pika" esaten zaio; Tarragonan eta Castellon, "champú"; eta Mallorcan ingelesezko "Shandy" terminoa hartu dute, nahiz eta turista anglosaxoien eraginaren aurretik «barretjat» hitza erabiltzen zen.

Garagardoen kasuan, lexikoa zabala eta askotarikoa da, baina emaitza berdina da. Orain terminologia egokia ezagutzen duzula, zatoz TERESATXOra garagardo on batez gozatzera! Zure zain gaude!