Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
943 213 308
Hummus, Txitxirio mousse idilikoa
Bar TeresatxoBar TeresatxoHummus, Txitxirio mousse idilikoa
Hummus deritzon txitxirio-moussea, erraz egiten den eta edozein etxeetan gustukoa den platera da.
Errezeta hau denok ezagutzen dugula esan daiteke, baina hau esatea ez litzateke hain egokia, hummus mota eta aldaera asko baitaude. Errezeta batzuk ez dira tradizionalak izateagatik nabarmen eta aparteko osagaiak dituzte, beste batzuek zapore eta ñabardura berriak lortuz.
Ekialde Hurbiletik datorrren platera da eta denbora pasa ahala, munduko sukaldaritza gehienetan ezarri da.
Beste errezeta asko bezela, hau ere ez zatekeen behar bezala datatuko. Hala, haren jatorriaren nondik norakoak ez dira hain argiak. Batzuen ustez, hummusa antzinako Egiptotik dator, baina beste herrialde asko dira honen onarpenarengatik lehiatzen ari direnak. Honen adibide Libano eta Israel dira. Elkarren aurka lehiatzen ari diren bi potentzia hauek, hummusa beren kultura eta gastronomian aspaldi ezarri zuten eta.
Bestalde, bitxia bada ere, hummus hitzak errezetaren osagai nagusietako bati egiten dio erreferentzia. Txitxirio edo garbantzuak. Mota eta tamaina askotarikoak daude, baina errezeta onena birsortu nahi bagenu, ahalik eta aldaera onena aukeratu beharko genuke. Izan ere, osagai horrek berak erabakitzen du gure hummusa kalitatezkoa den ala ez. Hala eta guztiz ere, txitxirioak ez dira errezeta honetako protagonista bakarrak, tahinak ere garrantzi handia baitu hummusean eta hauxe da, kasu gehienetan, ukitu pertsonala emango diona gure platerari. Egokiena sesamoz soilik egindako tahina aukeratzea da, batzuek fruitu lehorrak baitituzte (kakahuetea adibidez). Baratxuria ere funtsezkoa da, oliba-olioa edo limoia bera bezala. Horrek ez du esan nahi kuminoaren, piperrautsaren edo perrexilaren aldaketa txikiek ukitu berezi hori ematen diotenik.
Laburbilduz, hummusa osagai sorta zabalarekin esperimentatzeko aukera ematen duen eta osasuntsua den plater erraz eta aldakorra da.
“Oraindik ez badituzu bere ezaugarri nagusiak ezagutzen, proba itzazu. Ez zara damutuko!”