×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zer da kafe ekologikoa? Eta zein dira honen onurak?

Bar TeresatxoBar TeresatxoZer da kafe ekologikoa? Eta zein dira honen onurak?

Kafe ekologikoaz hitz egitean, burura datorkigun lehen gauza, kimikorik eta pestizidarik gabeko ekoizpena duen kafe mota bat dela da. Kafe hau naturaltzat jotzen dugu, izan ere, oldarkorra ez den hazkuntza-metodoaz egiten da. Baina nor arduratzen da kafeari “ekologiko” marka ezartzeaz? Kasu honetan, hirugarren erakunde batek bermatzen ditu prozedura natural horiek eta honek ziurtatzen du kafe batek ingurumena errespetatzen duen ala ez.

Normalean, lehen begiradan, ez gara produktu horien abantailak ikusteko gai. Hala, oraindik gaitasun gutxiago ditugu kafe ezberdinak alderatzeko eta osasungarria den edo ez aztertzeko.

Ultra-prozesatuak izaten dira gehienetan kontsumitzen ditugunak eta beraz, nahi gabe, osasunerako onak ez diren produktuak hartzeko joera izaten dugu.

Bitartean, kafe ekologikoa kalitatezko produktua da, bere ezaugarri bereziek antioxidatzaileak, mineralak eta bitaminak hobeto kontserbatzen baititu. Gainera hauek, kontsumo eta ingurune jasangarriarekin lotzen dira, garbitasun handiko prozedurak izaten dituzte eta.

Baina, kafe ekologikoa edozein lekutan landu daiteke? Baiezko erantzuna argia dela dirudien arren, kasu honetan ezezkoa da. Izan ere, produktu hau oso berezia da eta ezin daiteke edonola landu. Baldintza klimatologiko jakin batzuk behar dira kafe ekologikoaren ekoizpenerako eta hauek Hego Ameriketako herrialde edo Afrikako eskualde batzuetan soilik aurki daitezke (Etiopian edo Ugandan, adibidez).

Laburbilduz, kafe ekologikoa kalitate handiko produktua da, gure osasunarentzat onura handiak dituena eta edonon kontsumitu ez daitekeena.

GUK OSO ARGI DAUKAGU!

PROBATU TERESATXOKO KAFEA ETA ZUK ZEUK EPAITU HONEN KALITATEA!