×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Urte berriko asmoak

Bar TeresatxoBar TeresatxoUrte berriko asmoak

Gabonak amaitzen doazen heinean, urte berri bati hasiera ematen zaio. Proposamen berriak indarra hartzen dute eta horren baitan, eguneroko ohiturak ere berreskuratzen saiatzen gara.

Orokorrean, oporretatik itzultzea ez da gauza erraza. Hala ere, energia kutsu batekin egiten badugu, ikuspuntua aldatu daiteke. Gure kasuan urte berri hau, ilusio eta indar handiarekin hastea erabaki dugu eta urtero bezala, gure helburua zure egunerokotasunean laguntzea izango da.

Badakigu opor hauetan familiari eta lagunei eskainitako denbora oso garrantzitsua izan dela. Hori dela eta, gurekin etxean egongo bazina bezala sentiaraztea nahiko genuke.

Guregana etortzeko arrazoia ahaztu baduzu, utzi gure sukaldeari hori gogorarazten.