Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
943 213 308
Ostalaritzak "normaltasunera" itzultzeko behin-behineko epea du
Bar TeresatxoBar TeresatxoOstalaritzak "normaltasunera" itzultzeko behin-behineko epea du
Mundu osoa erne mantentzen duen ziurgabetasun honi erantzuten dionik ez dago, baina honek ez du esan nahi tunelaren amaieran argirik ez dagoenik. Dagoeneko Jaurlaritzak guretzat itxaropen kutsu batean bilakatu den metodologi bat planteatu du establezimenduak berriz ireki ahal izateko.
Jakinaren gainean ez dauden pertsonentzat, deseskalatzeko planari esker, terrazak dituzten taberna eta jatetxeak irekitzeko aukera egon da lehen fasean. Kasu hauetan, %30a soilik irekitzeko baimena egon da eta inola ere ezin izan da establezimendu barnera sartu kontsumizioak egitera.
Hala, egoerak hobera egin duenez, gaur bertan 2. fasera sartzeko aukera izango dugu. Hemendik aurrera, jatetxe eta tabernen barneak berriro ireki ahal izango dira eta gainera, ordutegi-tarteak kenduko dira, 70 urtetik gorakoenak ez ezik.
Normaltasun berrira itzultzeko gogo handia dugu, baina aldi berean, arduratsuak izan nahi dugu egungo egoerarekin: segurtasun-distantziak mantenduz, maskarak erabiliz eta materialak eta espazioak desinfektatuz.
Teresatxotik gure babes osoa helarazi nahi dizuegu. Badakigu egoera zaila izan dela, baina pixkanaka ateratzen ari gara. Laster Teresatxon elkartuko gara.