Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
943 213 308
Konfinamendu honetarako ekoizpen-aholkuak
Bar TeresatxoBar TeresatxoKonfinamendu honetarako ekoizpen-aholkuak
Egungo osasun krisi honen aurrean, egoerak gure kontsumo motak berrasmatzera behartu gaitu. Janariarekiko eta ohiturekiko dugun harremana berplanteatzeko ordua iritsi da hortaz. Hori dela eta, aholku txiki batzuk idaztera ausartu gara, gure ustez berrogeialdi honetako konfinamendua behar bezala pasa ahal izateko eta aldi berean elikagaiak erosten eta prestatzen laguntzeko:
Planifikatu zure otorduak: Egoera honetan ezin da egunero joan erosketetara, beraz menu bat egitea funtsezkoa da. Egin behar ditugun platerak ondo pentsatutak egotea aukera ona izan daiteke, denbora jakin batean egingo ditugun platerak argi izateko perspektiba aukera handiagoa emango digulako.
Sukaldetik ahal duzun guztietan alde egin: Egoera erabat aldatu da. Orain, hozgailura nahi dugunean hurbildu gaitezke eta horrek beharrezko ezdiren elikagaiak hartzeko arriskua izan dezake. Adostutako plangintza ahal den neurrian mantendu behar da hortaz.
Erosketa konpultsiboa arriskutsua da: Elikagai batzuen ziurgabetasuna eta faltak gaur egun guztiz beharrezkoak ez diren produktu batzuk erostera eraman gaitzake. Arrisku horiek minimizatu behar ditugu eta ahal den neurrian kontsumituko ditugun guzti horiek lortu.
Edozein elementu aprobetxatu behar da: Bai haragia eta baita arraina ere berrerabili daitezke. Osagai aldakorrak dira eta era askotako platerak egiteko aukera ematen digute. Egokiena, menu berriak egiteko aukera ematen diguten jakiak planifikatzea litzateke.
Hori esanda, aholku hauek lagungarri izatea espero dugu. Ez izan beldurrik sukaldatzeari eta optimizatu itzazu beti zure baliabide guztiak.