×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Ezagutzen al dituzu ardo gorriaren eta klaretearen arteko aldeak?

Bar TeresatxoBar TeresatxoEzagutzen al dituzu ardo gorriaren eta klaretearen arteko aldeak?

Hilabete honetan, ardo gorriaren eta klaretearen arteko aldeak ezagutzera emango ditugu.

Biak neurri handi batean kontsumitzen direla esan daiteke eta hori dela eta, oso ohikoa izaten da bi hauek nahastea. Hain gutxi ezagutzen dira ezberdintasunak, kontsumitzaile trebatuenak ere hanka-sartzeak izaten dituela.

Bietako bat bestea baino hobea denik ezin daiteke esan, orokorrean biak ondo baloratuak daude eta.

Hala ere, ohitura hau antzinatik datorrela esan daiteke, izan ere, Espainiako upeltegietan ardo hauek nahasteko joera zegoen, nahastutako ardo honi “klarete” deitzen ziotelalrik.

Produkzio aldetik, "klareteak" ardo beltzaren antzeko prozesua du. Hala, "klarete" bat ez da tonalitate gutxiagoko ardo beltz bat izango.

Hartzidurari dagokionez, "Arrosaren" eta "klaretearen" arteko bereizketa egin genezake. Klaretearen hartzidura prozesuak partzialak dira, mahats azalak bere ekoizpenean soilik erabiltzen baitira.

"Arrosa", berriz, beste ñabardura edo tonalitate bat duen ardo zurixka dela esan dezakegu. Ardo arrosaren kolorea, klaretean ez bezala, mahats tintatuetatik datorkio, bere produkzioan lehenik muztiatuz eta ondoren hartzituz.

Laburbilduz: klaretea ardo beltz bat da eta arrosa, berriz, koloredun ardo zuria.

Ardo hauek bikaintasunera iritsi nahian dabiltza. Bien arteko ezberdintasunak dastatu nahi badituzu… Zatoz Teresatxora!