×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Ez galdu Santo Tomas!

Bar TeresatxoBar TeresatxoEz galdu Santo Tomas!

Bi egun bakarrik gelditzen dira hainbeste espero dugun abenduaren 21 edo Santo Tomasak iristeko.

Urteko jaiegun jendetsuenetariko bat da, izan ere, Donostiako hirian tradizio gehien duen kultur ekitaldien artean aurkitu daitekelako.

Ezagutzen al duzu egun ospetsu honen jatorri eta historia?

Santo Tomas XIX. mendekoa da. Garai hartan baserritarrak probintzian zeuden eta Gipuzkoako hiriburura joaten ziren beren lurren errentak ordaintzera. Bestalde, beren nekazari produktuak eskaintzeko eta saltzeko aprobetxatzen zuten bidaka, askotan herriko bizilagunekin trukea eginez. Denborak aurrera egin ahala, neurri handiagoan edo txikiagoan egun hau ospatzea lortu izan da eta gaur jaiegun oso berezia da, bai hiriburuan eta baita udalerri ezberdinetan ere.

Jai honetan, denborak aurrera egin ahala, zenbait alderdi mantendu izan dira, garai hartan ezarritako tradizioa mantentzeko asmoarekin.

Erakarpen nagusia herriko merkataritza izaten jarraitzen du, baina bisitariak espero dezakeena baino gehiago topatu ahal izango du. Adibidez, "Txistorra" (txerri haragi xehatuarekin egindako hestebetea) eta baserritarrek ekoizten dituzten beste hainbat produktu ere. Azken finean, festa berezi bat da eta giro ezin hobea topatzeko aukera.

Galdu egingo duzu? Zatoz Teresatxora eta hasi festa merezi duzun bezala!