×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Boniatoa eta batata bereizten jakingo zenuke?

Bar TeresatxoBar TeresatxoBoniatoa eta batata bereizten jakingo zenuke?

Bi elikagai hauek, oso antzekoak direnez, normalena da nahastu egitea, izan ere, tuberkulu familia berekoak dira. Era berean, Frantzian, Italian edo Latinoamerikan ez dira bereizten eta patata gozoak deitzen zaizkie. Espainian aldiz, ez da horrelakorik gertatzen, boniatoa eta batata beti bereizi izan baitira.

Kanpotik begiratuta, alderik handiena kolorean dagoela esan liteke. Begi hutsez atentzioa ematen duen ezaugarria da hau. Gainera, bi tuberkuluak landare beretik jaiotzen direla eta izaki beraren zati izan daitezkeela aipatu beharra dago. Hala ere, egia esan, boniatoari buruz ari garenean larruazalaren eta mamiaren kolorea batatarenaren desberdina duen barietateaz ari gara.

Hala, aipatutako bi hauek, boniatoa batatatik bereizteko balioagarria zaigun ezaugarri nagusiak dira, lehena kolore zurixkagokoa eta bigarrena kolore gorrixkakoa dira eta, bai kanpotik eta baita barrutik ere.

Gutxi gorabehera, biek dute 100 gramoko 85 kaloria, hau da, patata arruntak baina 10 kaloria gehiago. Odoleko azukre-maila mantentzeko ezin hobeak dira eta gutxi balitz, perfektuak dira ere dietarako.

Orain ondo ezagutzen dituzula, probatu egin behar dituzu. Ez zara damutuko!