×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Barbakoa perfektua egiteko teknikak

Bar TeresatxoBar TeresatxoBarbakoa perfektua egiteko teknikak

Denok dakigun bezala, barbakoa janaria prestatzeko modu bat da, izan ere, txingar goriak dituen parrilla edo gune baten gainean ezarritako janaria sukaldatzeko modu bat da. Prozesua lanpetsua dirudien arren, janaria prestatzeko modurik zaharrena da eta zibilizazioaren hastapenetatik erabiltzen dela jaso izan da historian zehar. Modu honetan, janariak oso zapore on eta berezia hartzen du, frijitze normal batekin lortutakoaren desberdina. Hala, barbakoa familia edo lagunen arteko bilerak egiteko modu interesgarri eta polita da, ia edozein elikagai prestatzeko aukera ematen duena (haragia, arraina, barazkiak, perretxikoak...). Janaria prestatuko duen txingarraren prestaketa neketsua eta nahiko luzea dela dira barbakoak dituen bi alderdi negatibo bakarrak. Azken bi hauek barbakoa industrial bat ez badugu, noski. Artikulu honetan barbakoa perfektua egiteko sekretuak zeintzuk diren erakutsiko dizkizuegu.

Barbakoa motak:
Erregaiaren arabera, lau barbakoa mota aurki ditzakegu.

  • Egur-barbakoak: Metodo tradizionala da. Leku bat besterik ez dugu behar egurra uzteko eta parrilla zentimetro batzuetara jartzeko. Eragozpen nagusia aire zabaleko gune bat behar dugula izan daiteke. Jatetxe batzuek obrako barbakoa edo barbakoa bereziak dituzte, baina tamaina handikoak dira eta normalean leku dezente hartzen dute.

  • Ikatz-barbakoak: Aurrekoen antzekoak. Soilik egurra beharrean, ikatzaren erabilera azpimarratzen da txingarra egiteko erregai mota bezala.

  • Barbakoa elektrikoak: Barbakoa mota honek erabilera desberdina du. Ez dugu aurrekoak bezela erregaia erabiltzen, baizik eta elektrizitatea erabiltzen da erresistentziak egiteko. Erresistentzia hauek dira, hain zuzen ere, janaria prestatuko dituztenak.

  • Gas-barbakoak: Barbakoa elektrikoaren antzekoa da, baina gasaren bitartez dabil. Aldi berean, eraginkorragoa da janaria prestatzeko orduan. Ostalaritza nahiz jatetxeetako negozio gehienetako gustukoenak dira.

Barbakoekin sukaldatzeko erak:
Sukaldatzeko hainbat modu daude, eta barbakoei ematen diegun erabileraren arabera, emaitza mota bat edo bestea lortu ahal izango dugu. Zer lortu nahi dugun eta zer elikagai prestatzen ditugun kontuan hartuta, metodologia zehatz bat erabiliko dugu. Jarraian ezagunak diren metodo batzuen teknikak azalduko dizkizuegu:

  • Egosketa zuzena: Egosketa zuzena elikagaiak bero-iturriaren gainean zuzenean jartzean datza, normalean parrilla batean. Elikagaien zukuak pixkanaka erortzen doaz eta lurrundu egingo dira, janariei barbakoa zaporea emango dien kea sortzen. Teknika hau 25 minutu baino gutxiagoko janariak prestatzeko gomendatzen da.

  • Zeharkako egosketa: Zeharkako egosketa, konbekzio-labedun barbakoa batean “bihurtzean” edo “bilakatzean” datza. Hau da, alboetako erregailuak piztu eta elikagaiak erdialdean jartzen dira, ondoren barbakoaren tapa ixteko. Elikagaiak pixkanaka erretzeko moduan banatzen da beroa. Teknika honek sukaldatze motelagoa eskatzen du baina oso egokia da zenbait elikagaitarako.

"Badakizue, gozatu lagunarte edo familian barbakoa-teknika egokienak erabiliz!"