×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

2019ko Kontxako Bandera

Bar TeresatxoBar Teresatxo2019ko Kontxako Bandera

Igande honetan (irailak 8) “estropada olinpiko” bezala ezaguna den Donostiako estropaden bigarren egunaz gozatzeko aukera izango dugu. Duela 130 urte sorturiko kirol ikuskizun honek konpetizio egunean ehunka jarraitzaile amorratu kaleetara ateratzen ditu. Denboraldiko proba ezagunenetakoa da Kontxako Bandera, eta hala, ospakizun deigarrian bilakatu da.

Zalantzarik gabe, ezinbesteko hitzordua da kirola maite duenarentzat eta orokorrean festa giroan murgildu nahi duen ororentzat.

Teresatxon ez gara atzean gelditzen eta donostiarrak bezala, estropada on batzuez gozatzen badakigu hainbeste maite dugun hiriko Badian. Festa giroan gora eta behera ibiltzen deneterarikoa bazara eta betiko ogitartekoa nahi baduzu, Teresatxo da zure aukerarik onena.

Aitzitik, sukaldaritza tradizionalaz gozatzen duzunetarikoa bazara, hemen ere aulki bat dugu zuretzat. Teresatxoko asteburu eta jaiegunetako menu berezia aukera paregabea duzu, izan ere, momentuan erretzen dugun esne-arkumea dastatzeko aukera izango duzu besteak beste.

*Menua lehen eta bigarren platerez, ogiaz, postreaz, kafeaz eta edariaz osatzen da, larunbatetan 15€ eta igande eta jaiegunetan 17€ kostatzen duelarik.

Ez galdu ekitaldi eder hau eta zatoz Teresatxora!